Enpresa
Bezeroarekiko konpromisoa
Esfortzurik handiena
Erakundeko pertsona guztien esfortzuak bideratzen ditugu
Kalitatearekiko konpromisoa.
Kalitatea
Pertsonekiko konpromisoa
MEKALKI S. COOP.
Mekalki S. Coop. azpi-kontratazio enpresa bat da; 1993. urtean sortu zen, pieza mota ororen txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan jarduteko, betiere, planoa, Bezeroaren argibideak edo laginak oinarri hartuta.
Serie txiki eta ertainak dira gure espezializazioa, eta mekanizazio soluzio integralak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
Sektore hauetan zentratuta dago gure jarduna: Makina-erreminta, Taldeko Ondasunak, Forjaketa, Galdaketa, Igogailuak, Eolikoak, Automobilgintza,…
ENPRESAREN FILOSOFIA.
Gizarte ekonomia arloko enpresa garen aldetik, gure bezeroen beharrak asetzea da gure helburua eta, horretarako, ezinbesteko baldintza izango da gure zerbitzuen kalitatea bermatzea, gure enpresaren jarraitutasuna bermatu nahi badugu. Bezeroak dira gure erantzukizun nagusia; haiek gabe ez genuke izateko arrazoirik. Zintzotasun eta zuzentasun osoz jarduteko asmoa dugu harreman guztietan.
KALITATE POLITIKA.
MEKALKI Kooperatibako Zuzendaritzak enpresako kideei zein BEZERO eta HORNITZAILEEI adierazi nahi die zein izango den gure Kalitate Politika:
Mekalki Koop. Elkarteak txirbil-harroketa bidezko piezen mekanizazioan lan egiten du, plano, jarraibide edo laginen arabera. Prozesu horien etengabeko hobekuntza sustatu, lege eta arauak bete eta kalitatezko kudeaketa lana burutzeko xedez, Kalitate Kudeaketarako Sistema bat ezarri du. Horren oinarriak kalitate helburuen eta prozesu-adierazle guztien ezarpen, hobekuntza eta jarraipena izango dira.
Gure helburua bezeroen asebetetze-maila ahalik eta handiena izatea da, barneko zein kanpoko bezeroen kasuan. Gure balio nagusiak:
- Gure bezeroen beharrizan, lege baldintza eta arauen arabera lan egitea, neurrira egokitutako zerbitzu on bat emate aldera.
- Erakundeko pertsona guztiok geure gain hartu eta partekatu behar ditugun erantzukizuna eta zorroztasuna, denon artean parte hartuz, ikasten jarraitzeko.
- Eraginkortasun ekonomikoa; egonkortasuna, segurtasuna eta konfiantza bideratzeko.
GURE JARDUNAREN ARDATZ DIREN BALIOAK.